Herriko 28 taldek, eragilek eta kultura desberdinetako herritarrek jarriko dute postua zapatu arratsaldean

Uztarria.eus 2013ko ira. 20a, 14:09

Plaza itxuraz eta edukiz aldatzen joango da gaurtik igandera bitartean. Gaur arratsaldean herriko eta eskualdeko ekoizleen azokarekin hasiko da hiru eguneko festa, eta bihar goizean ere ekoizleek euren postuan jarriko dituzte plazan.

Bihar arratsaldean, berriz, herriko 28 talderen, eragileren eta kultura desberdinen txanda izango da. Taldeek eta eragileek plazan jarriko dituzte euren lanaren berri emateko eta materiala saltzeko postuak. Uztarria Komunikazio Taldeak, Urola Kostako Hitzak eta Berriak ere postua jarriko dute.

Horiekin batera, Azpeitian bizi diren atzerritarrek ere hartuko dute parte azokan, eta euren herrialdetako jakiak dastatzeko parada izango dute bertaratzen direnek.

Igandean, berriz, herriko artisauek hartuko dute plaza.

Hemen herriko taldeen, eragileen eta kultura desberdinen postuen kokapena: