Oinarrizko argazkigintza ikastaroa antolatu du Argazki Elkarteak

Uztarria.eus 2013ko ira. 20a, 12:07

Gehienez, 25 ikasleko taldea osatuko da, eta izena ematen duten lehenengo izango dute lehentasuna. Dagoeneko eman daiteke izena azpeitikoargazkielkartea@hotmail.com helbidera idatzita. Eta bihar arratsaldean, Azoka Herritiken baitan, Kultur Mahaiak jarriko duen postuan ere izango dute ikastarorako izena emateko aukera.

Azpeitiko Argazki Elkarteak oinarrizko argazkigintza ikastaroa antolatu du, laugarrenez. Urriaren 2an, asteazkena, hasiko dituzte saioak, eta dagoeneko eman daiteke izena. Guztira, 25 ikaslek osatuko dute taldea, eta izena ematen duten aurrenekoek izango dute ikastaroa jasotzeko aukera. Inskripzioa azpeitikoargazkielkartea@hotmail.com helbidera idatzita egin behar da.

20 orduko ikastaroa izango da, eta 60 euro ordaindu beharko dituzte izena ematen dutenek. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ikastaroaren ordutegia-eta lehenengo saioan erabakiko dituzte. 

---

Argazki Elkartea. Sorrera: 1984. / azpeitikoargazkielkartea@hotmail.com / Argazkiaren arloan Euskal Herriko elkarterik zaharrenetakoa da Azpeitikoa. Bere ibilbidean hainbat ekitaldi antolatu du: rallyak, lehiaketak, ikastaroak. / azpeitikoargazkielkartea.com /Informazio gehiago: azpeitikokulturmahaia.com/taldeak