'Ahora me ves' filma ikusgai zapatutik astelehenera bitartean

Uztarria.eus 2013ko ira. 19a, 14:24

Guztira bost emanaldi izango dira, Soreasu antzokian. Astearteetako emanaldiaren ordez, astelehenean bi emanaldi izango dira aurrerantzean.

Zapatutik astelehenera bitartean Ahora me ves filma izango da ikusgai, Soreasu antzokian. Guztira bost emanaldi izango dira: zapatuan, hilak 21, 19:30ean eta 22:00etan emango dute, igandean 19:30ean eta astelehenean ere bi emanaldi izango dira, 19:00etan eta 21:30ean hasita.

Adin guztietako ikusleentzako da Ahora me ves filma.

Aurrerantzean astearteetan ez da zine emanaldirik izango Soreasu antzokian, eta astelehenetan, bi emanaldi izango dira.