Kriston Burrundaye

Uztarria.eus 2013ko ira. 16a, 12:36

Zapatuan Kriston Burrundaye musika jaialdia izan zen herrian. Zazpi taldek emanaldia eskaini zuten 18:00etan hasita, Frontoi Txikian eta Sanagustinpean. Iluntzean eta gauean jende asko ez bazebilen ere, jende pixka bat gerturatu zen kontzertuez gozatzera. Argazkian, Kriston Burrundaye jaialdiko kontzertu bat, Frontoi Txikian.