"Kriston burrundaie" izango da bihar arratsaldetik aurrera

Uztarria.eus 2013ko ira. 13a, 11:32
Kriston Burrundaye ekimenaren kartela.

Txarrantxa tabernaren aurrean eta Sanagustinpean izango dira kontzertuak arratsaldean eta gauean. Zazpi musika taldek hartuko dute parte Kriston Burrundaye jaialdian.

AuzoRock-i lekukoa hartuz,  bihar, zapatua, Kriston Burrundaye izeneko musika jaialdia izango da herrian. Joan den urtean antolatu zuten herriko tabernariek jaialdia aurrenekoz, eta aurten ere hainbat kontzertu izango da arratsalde partean eta gauean.

Txarrantxa taberna aurrean eta sanagustinpean edo udaletxe azpian izango dira kontzertuak, eta aurreko urteetako jaialdiei jarraituz, handia izango da herriko taldeen parte-hartzea. Kontzertu guztiak doan izango dira.

Arratsaldeko kontzertuak Txarrantxa tabernaren aurrean izango dira, 18:00etan hasita. The Walkmans, Old Bridge, White House Family eta Sardintzarrak igoko dira oholtzara.

Sanagustinpean, berriz, 23:30ean hasiko dira kontzertuak, eta hiru talde taularatuko dira: Moonlights Melodies, Lock head eta Mondocane.