Udako oporren ostean, asteburuan hasiko da zine denboraldia

Uztarria.eus 2013ko ira. 10a, 14:03

Udako oporren ostean, zapatuan hasiko da Soreasu antzokian 2013-14 zine denboraldia. El llanero solitario filma izango da ikusgai, eta joan den denboraldiko moduan, bost emanaldi izango dira asteburuan.

Zapatuan, hilak 14, bi emanaldi izango dira; 18:30ean eta 22:00etan. Igandean ere bi aldiz emango dute El llanero solitario filma; 16:30ean eta 19:30ean. Astelehenean, berriz, 21:30ean hasiko da emanaldia.

Johnny Depp eta Armie Hammer aktoreak protagonista dituen filma Piratas del Caribe filma egin zuen taldeak sortu du, eta zazpi urtetik gorako ikusleei dago zuzenduta.