Burdinbidearen Euskal Museoa Fundazioaren desegitearen aurrean, Aldundiaren "ixiltasuna eta interes falta" salatu ditu PSE-EEk

Uztarria.eus 2013ko ira. 9a, 14:53

"Gure lurraldean interes kulturala duen azpiegitura bat desegitea, eta bitxia da, baina Euskao Jaurlaritzak ez du aldaketarik proposatu Euskotreni dagokioenez, nahiz eta 34.000 euroko galerak dituen urtero", salatu du Mikel Duran PSE-EEko batzarkideak.

Gipuzkoako Batzar Nagusietako PSE-EEk Burdinbidearen Euskal Museoa Fundazioaren desegiteaz galdegin dio Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol Sailari. Mikel Duran batzarkideak fundazioaren desegitearen aurrean, Foru Aldundiaren "ixiltasuna eta interes falta" salatu ditu: "Martin Garitanok eta Foru Aldundiak erakutsitako jarrerak kezka sortu digu; aitzitik, Azpeitiko alkate Eneko Etxeberria fundazioa desegitearen aurka agertu da".

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak sektore publikoa arrazionalizatzeko martxan jarritako estrategiak "fundazioaren desegitea proposatzen" duela salatu du PSE-EEk: "Gure lurraldean interes kulturala duen azpiegitura bat desegitea, eta bitxia da, baina Euskao Jaurlaritzak ez du aldaketarik proposatu Euskotreni dagokioenez, nahiz eta 34.000 euroko galerak dituen urtero".

Duranek azaldu duenez, PSE-EEk Burdinbidearean Euskal Museoa Fundazioaren jarraipena defendatuko du, "erreferentea" delako. Gainera, "ulertezina da Foru Aldundia ixilik egotea edo aldundiko ordezkaririk ez joatea erabakiguneetara". PSE-EEren ustez, "EAJ Eusko Jaurlaritzan eta Bildu Foru Aldundian izanda Gipuzkoa baztertuta utzi dute eta ez dituzte proiektu estrategikoak babesten".