Kontxako banderaren zati bat, Azpeitira

Uztarria.eus 2013ko ira. 9a, 13:23
Itsaso Aramendi atzo, Kontxan. (Baleike.com)

Atzo lortu zuten Zumaiako neskek Emakumezkoen Kontxako bandera, sailkatze estropadatik atzora arte nagusi izanda. Arraunlarien artean bada azpeitiar bat: Itsaso Aramendi. Uztarriak Aramendiren elkarrizketa argitaratuko du urriko aldizkarian.

26 urteren ondoren, atzo, igandea, lortu zuen Zumaiak Emakumezkoen Kontxako lehenengo bandera. Zumaia mutiletan zein nesketan inoiz Kontxako bandera irabazi duen lehen herria da, guztira hiru bandera eskuratuta. Zumaiko arraunlarien artean azpeitiar bat da: Itsaso Aramendi. 2012ko otsailean hasi zen arraunean, eta harrezkero titularra da azpeitiarra.

Kontxan nagusi izan dira, sailkatze estropadatik azken egunera arte, eta joan den asteburuan ateratako aldeari zukua atera zioten atzokoan. San Juani hiru segundu aterata irabazi zuen Zumaiak atzoko estropada. San Juanek bigarren tokian bukatu zuen bigarren asteburuko lasterketa, eta Hibaikak bigarren postua mantendu zuen sailkapen nagusian. Mecos taldeko galiziarrak azkenak izan ziren.

Bost urtez jarraian Galizia aldera joan da emakumezkoen Kontxako bandera, baina aurten Zumaiak lortu du garaipena.

Informazio gehiago Baleike Zumaiako herri aldizkariaren webgunean.

Uztarriak Itsaso Aramendiren elkarrizketa argitaratuko du urriko aldizkarian.