Loiolari buruzko informazioa, mugikorrean

Uztarria.eus 2013ko ira. 6a, 10:36
Mugikorrerako aplikazioa eskuragarri da dagoeneko. (Alex Silva)

Loiolako Turismo Bulegoak mugikorrerako aplikazioa jarri zuen abian duela urte batzuk. Aplikazioari esker Urola bailarako eta Debagoienako Inaziotar Lurraldeko hainbat txoko ezagutzeko aukera izango dute bidaiariek. 

Loiolako Turismo Bulegoak mugikorrerako aplikazioa jarri zuen abian duela urte batzuk, jendeak mugikorrarekin Loiolako Santutegia profesional baten azalpenen laguntzaz bisitatu ahal izateko. Aplikazioari esker Urola bailarako eta Debagoienako Inaziotar Lurraldeko hainbat txoko ezagutzeko aukera dute bidaiariek. 

Mugikorrerako aplikazio hori Android edo Iphone mugikorrentzantzako da, eta doakoa da. Badira, ordea, aplikazioa eskuratzeko modu gehiago: mugikorretik mezu bidez (HIRUTUR idatzi eta mezua bidali 215 800 zenbakira), Loiolako Turismo Bulegoan bertan Bluetooth bidez eta www.inaziotarbidea.com webgunearen bidez.