Juan Mari Ibarzabalen 'Txoriak' orain Eibarren ikusgai

Uztarria.eus 2013ko ira. 4a, 19:07

Apiril bukaeratik maiatzaren erdialdera arte Azpeitian erakutsi ondoren han eta hemen ibili ostean, Juan Mari Ibarzabal azpeitiar argazkilariaren Txoriak erakusketa Eibarren ikus daiteke egunotan, hango Klub Deportiboaren egoitzan (argazkian, erakusketa iragartzen duen kartela). Irailaren 1etik 30era antolatu dute Eibarko erakusketa eta, Ibarzabalek berak jakinarazi duenez, "aurtengo azkena izango dela uste dut".

Euskal Herriko bederatzi herritan 23 hegazti-espezieri ateratako 32 argazkiz osatutako erakusketa da Txoriak eta, besteak beste, joan den abuztuan Donostian izan da ikusgai, Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen eskutik.