Udal liburutegiak eta kiroldegiak ohiko ordutegia izango dute

Uztarria.eus 2013ko ira. 2a, 12:51

Estaligabeko igerilekua, berriz, irailaren 15ean, igandea, itxiko dute.

 

Abuztuko oporren ostean, Udal liburutegiak, barruko igerilekuak eta kiroldegiak ohiko ordutegia izango dute gaurtik, irailaren 2tik, aurrera.

Enparan Dorretxeko Udal Liburutegiak ohiko ordutegia berreskuratu du gaur. Hori dela-eta, astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:00etara eta arratsaldetan, 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Zapatuetan, berriz, goizez irekiko dute 09:30etik 13:00etara.

Kiroldegia itxita egon da abuztuan, baina kanpoko instalazioak erabilgarri egon dira. Gaurtik aurrera ohiko ordutegia izango du.

Kanpoko igerilekua, berriz,  irailaren 15ean, igandea, itxiko dute. Bitartean, goizeko 11:00etatik 20:00etara egongo da irekita, egunero.