Uztarriak oporrak irailaren 2a arte

Uztarria.eus 2013ko uzt. 30a, 15:03

Uztarria.com irailaren 2an, astelehena, hasiko da lanean eta aldizkariaren hurrengo zenbakia urrian aterako da. Urola Kostako Hitza abuztuaren 9a arte argitaratuko dute.

Ohi bezala, Uztarriak oporrak hartuko ditu abuztuan. Hori dela-eta, uztarria.com webgunea ez da martxan egongo abuztuan, eta irailaren 2an (astelehena) hasiko da lanean berriro. Uztarria herri aldizkaria, berriz, urriaren hasieran aterako da hurrena (azkeneko zenbakia, abuztukoa, orain atera dugu, festetarako).

Nahiz eta Uztarriak abuztuan jai izan, Azpeitian euskaraz soilik ematen den informazioak ez du etenik izango lehen egunetan, behintzat. Abuztuaren 9a arte hor izango da asteartetik ostiralera bitartean Urola Kostako Hitza egunkaria (Uztarria Komunikazio Taldea sortzaileetakoa eta bazkideetakoa da). Saninazioen berri, adibidez, zabal emango du Hitza-k. Gero, opor batzuk hartu ondoren, euskarazko egunkaria irailaren lehenengo astean itzuliko da etxeetara-eta.