III. Emakumeen Futbol Kopako finalerdia jokatuko da abuztuaren 23an, Garmendipen

Uztarria.eus 2013ko uzt. 29a, 13:31

Errealak eta Athletic-ek jokatuko dute partida, 18:00etan hasita. Sarrera doakoa izango da. 

Abuztuaren 23an, osteguna, Euskal Herriko III. Emakumeen Futbol Kopako finalerdia jokatuko da Garmendipe futbol zelaian. Errealak eta Athleltic-ek jokatuko dute partida, 18:00etan hasita, eta sarrera doakoa izango da. Aurten, guztira, hamabi taldek hartu dute parte Euskal Herria Kirolakek antolatutako kopan.