Aratz Olaizola zarauztarrak irabazi du San Inazio Txirrindularitza Saria

Uztarria.eus 2013ko uzt. 29a, 12:31

Atzo, igandea, jokatu zen XXXIII. San Inazio Deunaren Saria, Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatuta. 

Atzo, uztailak 28, XXXIII. San Inazio Deunaren Saria txirrindulari proba jokatu zen herrian, Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatuta. 72 kilometroko lasterketan Aratz Olaizola zarauztarra izan zen garaile, eta bere taldekide Jokin Aranburuk lortu zuen bigarren postua, 47 segundura helmugaratuta.

Jokin Aranbururen atzetik, hiru txirrindulariko taldea iritsi zen helmugara: Julen Umerez, Ulma taldekoa, Luis Garciano Limousin-ekoa eta Jokin Alberdi Andoaingo taldekoa. Oier Ibarguren azpeitiarrak ere hartu zuen parte proban, eta seigarrena izan zen.