Martxan da Orkatzeko VI. Argazki Lehiaketa

Uztarria.eus 2013ko uzt. 24a, 13:05

Orkatz Kultur Elkarteak Klik argazki lehiaketa antolatu du seigarrenez. Lehiaketako gaia euskal presoak eta oporrak izango da. Horrenbestez, herritarrek edozein tokitan euskal presoak eta oporrak gai hartuta ateratako argazkiak jasoko dira, irailaren 30a bitartean. Orkatz Kultur Elkartean bertan edo orkatzke@gmail.com helbidera bidali beharko dira argazkiak.