Errealitatea ordenatzeko kodeak

Urola Kostako Hitza 2013ko uzt. 23a, 12:13
Sistema metriko hamartarrari buruzko hiru taula ikusi daitezke Pure data (Hamar) erakusketan. (Oier Etxeberria)

Oier Etxeberria artista azpeitiarrak sistema metriko hamartarra du ardatz, Pure data (Hamar) erakusketa lantzerakoan. Donostiako Artzain Onaren katedraleko sotoan ikus daiteke.

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren Bake Ituna proiektuaren lehen kapituluak 1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzearen barruan, Aldiriak izeneko sail artistikoa jarri dute abian hiru erakusketarekin. Horietako bat Oier Etxeberria azpeitiarraren Pure data (Hamar) da, eta Donostiako Artzain Onaren katedraleko sotoan dago ikusgai. Gainerako biak Maialen Lujanbioren eta Xabier Erkiziaren Hegi, Egia, Egiak eta Bulegoa z/b taldearen Denboraren Polifonia eta Hormaren kontrako ekoizpenak dira.

"Proiektuan parte hartzeko deitu nindutenean, baldintza bakarra 1813. urteko testuinguru historiko hori kontuan hartzea zen", azaldu du artista azpeitiarrak. "Frantziar Iraultzaren ondoren, Euskal Herrian eta Europako  beste hainbat lekutan abian jarri zen sistema metriko hamartarra ezartzen hasi zen; bere erresistentziarekin eta tirabirekin, alegia". Erakusketa egiterakoan bi autore izan ditu oinarri: alde batetik, Policarpo Balzola matematikari irundarra, korrespondentzia guztia sistema metriko hamartarrera pasatu zuena; eta bestetik, Bergarako alkate eta karlista Joaquin de Irizar, Memoria sobre el absurdo metrico decimal idatzi zuena.

Gehiago irakurtzeko egin klik hemen.