Iosu Arrietaren kosmosa, koadrotan

Uztarria.eus 2013ko uzt. 11a, 19:42

Uztailaren 17a arte ikus daiteke Betharrameko aretoan Iosu Arrieta azkoitiar artistaren erakusketa. 'Iosu Arrietaren kosmosa' izenburupean, Arrietaren lanetan nabarmenak diren kolore biziz jantzitako hainbat koadrok (horietako batzuk, argazkietan) osatzen dute erakusketa. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta zapatuan eta igandean 12:00etatik 14:00etara bisitatu daiteke.