Zazpiak Bat produkzioaken bigarren lana: 'Preparense' abestiaren bideoklipa

Uztarria.eus 2013ko uzt. 11a, 13:13

AFU Barañaingo musika taldeak Preparense abestiaren bideoklipa aurkeztu du bere disko berriaren baitan. Zazpiak Bat produzkio taldeak jardun du bideoaren ekoizpen lanetan. Tartean, Yuri Agirre azpeitiarra eta Izaro Zinkunegi errezildarra aritu dira lanean. Bideoa uztailaren 3az geroztik dago ikusgai sare sozialetan.

Bideoklip hau ez da Zazpiak Bat produkzio taldearen aurreneko lana. Izan ere, duela hilabete batzuk aurkeztu zuten euren aurreneko dokumentala. Irria dario haizeari lana, hain zuzen ere.