Iñaki Martinezen kartelak iragarriko ditu XXXI. Euskal Antzerki Topaketak

Uztarria.eus 2013ko eka. 28a, 20:49

Iñaki Martinez Albizu azpeitiarrak irabazi du Udalak 2013ko Euskal Antzerki Topaketen irudia aukeratzeko antolatu duen kartel lehiaketa. 40 lan aurkeztu dira aurten lehiaketara, ekainaren 8tik 20ra Betharramen egin den erakusketan ikusgai izan direnak. Martinezen kartelak (argazkikoa) iragarriko ditu bada XXXI. Euskal Antzerki Topaketak eta, horrenbestez, berarentzat izango da Udalak lehiaketaren irabazleari ematen dion 900 euroko sari bakarra.