Udalak bat egin du Sexu Askapenaren Aldeko Nazioarteko egunarekin

Uztarria.eus 2013ko eka. 28a, 13:23
Udaletxeko balkoitik eskegi dute bandera.

Koloretako bandera jarri dute udaletxeko balkoian, eta Bilgune Feministak gaurko egunaren harira antolatutako ekimenekin eta adierazpenarekin bat egin dute Udaleko ordezkariek.

Gaur, ekainak 28, Sexu Askapenaren Aldeko Nazioarteko Eguna edo Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Nazioarteko Eguna dela-eta, koloretako bandera jarri dute udaletxeko balkoian. "1969ko ekainaren 28an, New Yorkeko Stonewall tabernan, transexual, lesbiana eta gay talde bat poliziek egindako abusuak salatu eta haien eskubideak aldarrikatzeko matxinatu zen, homosexualitatearen aldeko borrokan lehen harria jarriz. Haien borroka eredugarria gogoan izan dugu", azaldu dute Udal ordezkariek. 

Gainera, Azpeitiko Udalak bat egin du Bilgune Feministak gaurko egunaren harira antolatutako ekimenekin eta adierazpenarekin.