Damaso Azkueko festak ospatuko dituzte bihar, zapatua

Uztarria.eus 2013ko eka. 28a, 13:17
Damasoko festetako iazko argazkia.

Bihar, ekainak 20, ospatuko dituzte auzoko festak Damaso Azkueko bizilagunek. 11:00etan txupinazoak emango dio hasiera ekitaldiz betetako egunari. Adin guztietako jendeari zuzendutako ekitaldiak izango dira. 

Bihar, ekainak 29, auzoko festak ospatuko dituzte Damaso Azkueko bizilagunek. 11:00etan txupinazoak emango die hasiera festei. Egun guztian zehar adin guztietako jendeari zuzendutako ekimenak izango dira auzoan. Egitarau zabala antolatu dute, eta besteak beste, 21:30ean helduen afaria egingo da, eta festetako azken ekitaldia, auzoko musikari eta titiriteroen emanaldia, 23:00etan hasiko da.  

Hona hemen egitarau osoa:

  • 11:00etan txupinazoa.

  • 11:15ean bizikleta proba.

  • 11:45ean gazetxoen VIII. Lasterketa.

  • 12:00etan helduen VIII. Lasterketa

  • 12:15ean sari banaketa

  • 12:30ean txaranga poteoa.

  • 16:00etan marrazketa saioa.

  • 16:30ean merienda.

  • 17:00etan lokotx bilketa, aulki dantza eta globo leherketa.

  • 18:30ean buruhandiak.

  • 19:00etan txaranga poteoa.

  • 20:30ean umeen afaria.

  • 21:30ean helduen afaria.

  • 23:00etan musika eta auzoko titiriteroen emanaldia.