Botiken berrordainketa salatzeko elkarretaratzea egingo dute asteartean

Uztarria.eus 2013ko eka. 28a, 12:06

Astelehenean, uztailak 1, jarriko da indarrea botiken berrordainketa Euskal Autonomia Erkidegoan. Hori dela-eta, elkarretaratzea egingo dute asteartean, 10:30ean hasita, plazan.

Botiken berrordainketa indarrean jarriko da Euskal Autonomia Erkidegoan uztailaren 1ean, astelehenean, eta sistema berria salatzeko elkarretaratzea deitu du Gipuzkoako Jubilatu eta Pentsiodunen Duintasuna elkarteak astearterako; 10:30ean elkartuko dira plazan, eta herritarrei dei egin die bertaratu daitezen. Ondoren, elkarteko kideek hileko bilera egingo dute, eta gero bazkaria izango dute.