Frantziako Tourra ikustera joateko bidaia antolatu dute

Uztarria.eus 2013ko eka. 27a, 14:02

Hiru eguneko irteera izango da, uztailaren 5ean abiatuta. Bidaiak 150 euroko kostua izango du helduentzat, eta 75 eurokoa hamabi urte baino gutxiagoko gaztetxoentzat. Izena uztailaren 3a, asteazkena, baino lehen eman behar da.

Frantziako Tourra ikustera joateko bidaia antolatu du Markel Irizar Oñatiko peñak, eta nahi duten txirrindulari zaleek uztailaren 5etik 7ra lasterketa ikusteko aukera izango dute. Autobusa uztailaren 5ean abiatuko da Azpeititik, eta hilaren 7ko, igandeko, etaparen tokira joango dira.

Han igaroko dituzte bi egun, eta hilaren 6ko etapa (195 kilometro), Castres eta Ax 3 Domaines artekoa, pantaila bidez ikusiko dute. Aldiz, igandeko etapa (168,5 kilometro), Saint Girons eta Bagneres de Bigorre artekoa, bertatik bertara ikusteko parada izango dute.

Hiru eguneko bidaia 150 euro ordaindu beharko dute helduek eta 75 euro hamabi urte baino gutxiago dizuten gaztetxoek. Prezio horretan autobuseko joan-etorria, jatekoa eta edatekoa sartzen dira. Egonaldia kanpin dendetan egingo dute. 

Izena emateko Aitzaki kirol dendara joan edota 943 15 07 38 telefonora deitu beharko da uztailaren 3a, asteazkena, baino lehen.