Udako ordutegia du Udal Liburutegiak

Uztarria.eus 2013ko eka. 27a, 12:07

Iraila bitartean 08:30etik 14:00etara egongo da zabalik Enparan Dorretxeko liburutegia. Arratsaldeetan eta aste bukaeretan itxita egongo da, eta abuztuko lehen hamabostaldian itxita egongo da astegun zein jaiegunetan.

Astelehenaz geroztik udako ordutegia du Azpeitiko Udal Liburutegiak. Hori dela-eta, Enparan Dorretxeko liburutegia astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara egongo da irekita. Arratsaldeetan eta aste bukaeretan itxita egongo da iraila bitartean.

Abuztuaren lehenengo hamabostaldian itxita egongo da astegun zein jaiegunetan, eta abuztuaren 19an zabalduko dute berriz, udako ordutegiarekin. Gero, irailaren 2an, astelehena, hasiko da ohiko ordutegiarekin.