Kultur taldeek Udalari diru-laguntza eskaera egiteko epea ekainaren 15ean hasiko da

Uztarria.eus 2013ko eka. 7a, 18:33

Hilabeteko epea izango dute, uztailaren 15ean itxiko da. Bestetik, Udalean kultur diru-laguntzak arautzeko irizpide berriak lantzen ari dira eta, prozesu horren barruan, oinarriak taldeei zuzenduta bi bilera antolatu dituzte, 19:00etan eta 20:00etan, ekainaren 19rako.

Herriko kultur taldeek 2013ko diru-laguntza eskaerak udaletxera bidaltzeko epea ekainaren 15ean ireki eta uztailaren 15ean itxiko da. Zalantzak argitzea edo informazio gehiago lortzea nahi duenak Udaleko Kultur Batzordera deitu beharko du (943 157068 telefonora). 

Diru-laguntza eskaera egitea nahi duenak, ondorengo datuak eman beharko ditu:

  1. Taldearen izena: CIF/NIF-a , helbidea, telefonoa eta e-maila.
  2. Taldearen arduraduna: NAN/DNI-a, helbidea, telefonoa eta e-maila.
  3. Taldeko partaideen izenak.
  4. Taldearen helburuak.
  5. 2013. urte osorako plangintza.
  6. 2013ko aurrekontua eta balantzea; sarrerak eta gastuak.
  7. Taldeak eskatzen duen diru-laguntza azaldu eta aurrekontua justifikatu.
  8. Faktura edo egiaztagirien bidez, 2012an Kultur Batzordetik jasotako diru-laguntzaren azalpen edo justifikazioa azaldu.
  9. Beste zenbait gai, ohar, eta abar. 

Irizpide berriak finkatzeko bilera

Azpeitiko Udala diru-laguntza horiek emateko oinarri berriak finkatzeko lanetan dabil. Hori dela eta, Udaleko Kulturako lan taldeak esku artean darabilen zirriborroa aurkeztu nahi die kultur taldeei, haien ekarpenak aintzat hartzeko. Horretarako, ekainaren 19an 19:00etan eta 20:00etan udaletxean egingo diren bi bileretan parte hartzea eskatzen die kultur taldeetakoei.