Zapatutik abian izango da Euskadiko XXXI. Euskal Antzerki Topaketen kartel lehiaketaren erakusketa

Uztarria.eus 2013ko eka. 7a, 17:54

Betharrameko aretoan egongo da ikusgai, ekainaren 8tik 20ra bitartean. Lehiaketan 32 bat obrak hartu dute parte. 

Bihartik, zapatua, abian izango da aurten ere Euskadiko Euskal Antzerki Topaketen kartel lehiaketaren erakusketa. Aurtengoa, XXXI. edizioa da eta lehiaketara 32 bat obra aurkeztu dira. Erakusketa Betharrameko aretoan izango da. Ekainaren 8tik 20ra bitartean egongo da ikusgai: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara; eta larunbat eta igandeetan 12:00etatik 14:00etara. Arte eta Diseinu Zentroak lagundu du erakusketa aurrera eramaten.