Aldizkariaren aurrerapena: AEBtara joan nintzen...

Uztarria.eus 2013ko mai. 29a, 12:30

Datorren astean banatuko du Uztarriak herri aldizkariaren ekaineko zenbakia. Bertan irakurri ahal izango da Aitor Zubizarreta saskibaloi jokalariari eta Eñaut Aranbarri jokalari ohiari egindako elkarrizketa. Izan ere, Zubizarretak Portlandeko Unibertsitateak emandako beka bat tarteko, bertako Portland Pilots taldearekin jokatuko du datozen lau urtetan. Eñaut Aranbarri ere AEBtara joan zen saskibaloian jokatzera, 16 urte zituenean. Hori dela-eta, Uztarria bi azpeitiarrekin elkartu da aldizkariko erreportajea egitekoa. Hemen, aurrerapen bideoa.