Udal udaleku irekietan izena eman duten gaztetxo guztiek hartu ahal izango dute parte

Uztarria.eus 2013ko mai. 28a, 13:22
Iazko udalekuetako San Fermin txikia.

Aurten ez dute zozketarik egingo izena emandako gaztetxoen artean. 

Iaz ez bezala, aurtengo Udal udaleku irekietan izena emandako gaztetxoen artean ez dute zozketarik egingo. Hala jakinarazi du Gazte Informazio Bulegoak eta, horrenbestez, izena eman duten haur eta gazte guztiek izango dute udalekuetan parte hartzeko aukera. Inskribatutako guztiek gutun bat jasoko dute etxean, udalekuen gaineko informazioarekin.