Bi azpeitiar Bertsolari Txapelketa Nagusiko 43 parte-hartzaileen artean

Uztarria.eus 2013ko mai. 21a, 19:35

Beñat Lizaso eta Jokin Uranga dira bi azpeitiarrak. Gipuzkoako Txapelketan lortu zuten biek Txapelketa Nagusira joan ahal izateko txartela. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 16. edizioa irailaren 29an hasiko da Villabonan eta abenduaren 15ean amaituko da, BECen jokatuko den finalarekin. 

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 16. edizioko 43 parte-hartzaileetatik bi azpeitiarrak izango dira: Beñat Lizaso eta Jokin Uranga. Gipuzkoako Txapelketan lortu zuten biek Txapelketa Nagusiko txartela. 

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 16. edizioa irailaren 29an hasiko da Villabonan eta abenduaren 15ean amaituko da BECen jokatuko den finalarekin., Bertsozale Elkarteak gaur, asteartea, iragarri duenez. Aurreko edizioak bezala, oraingoak ere 14 saio izango ditu.

Bertsozale Elkarteak urtebete baino gehiago darama Bertsolari Txapelketa Nagusia diseinatzeko prestaketa lanetan. Aurkezpen ofiziala irailaren 17an izango da, eta bertan emango dituzte Txapelketaren inguruko xehetasun guztiak. Irailaren 26an, berriz, Txapelketa Nagusiaren aurkezpen festa egingo da. 

43 parte-hartzaileen izen-abizenak 

Agin Rezola, Ainhoa Agirreazaldegi, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Amaia Agirre, Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes, Beñat Gaztelumendi, Beñat Lizaso, Beñat Ugartetxea, Eneko Fernandez, Eneritz Zabaleta, Erika Lagoma, Etxahun Lekue, Felix Zubia, Fredi Paia, Iban Urdangarin, Igor Elortza,Iker Zubeldia, Iñigo Mantzizidor Mantxi, Iñaki Apalategi, Iñaki Zelaia, Iratxe Ibarra, Jexux Mari Irazu, Jokin Uranga, Jon Maia, Jon Martin, Jone Uria, Julio Soto, Maddi Sarasua, Maialen Lujanbio, Manex Agirre, Miren Amuriza, Nerea Elustondo, Odei Barroso, Oihana Bartra, Oihane Perea, Onintza Enbeita, Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Unai Agirre eta Xabier Silveira