'La Gran Boda' filma ikusgai datozen egunetan

Uztarria.eus 2013ko mai. 10a, 11:46

Bihartik, zapatua, asteartera bitartean La Gran Boda filma izango da ikusgai Soreasu antzokian. Bihar bi emanaldi izango dira; 19:30ean eta 22:00etan. Igandean 19:30ean izango da, eguneko emanaldia. Astelehenean, 21:30ean hasiko da, eta asteartean, berriz, 19:00etan. 

90 minutuko filma da, eta 12 urtetik gorako ikusleei dago zuzendua.