Valen Garciak irabazi du Elkano 500 logotipo lehiaketa

Uztarria.eus 2013ko mai. 8a, 11:49
Valen Garcia saria jasotzen, Getariako Udal ordezkarien erdian.

2019 eta 2022 urte bitartean Juan Sebastian Elkanok munduari buelta eman ziola 500 urte betetzen direla gogoratzeko egingo diren ekimenetako irudia izango da azpeitiarrarena.

Valen Garcia azpeitiarraren logotipoak irabazi du Getariako Elkano 500 lehiaketa. Hori dela-eta, 2019 eta 2022 urte bitartean Juan Sebastian Elkanok munduari buelta eman ziola 500 urte betetzen direla gogoratzeko egingo diren ekimenetako irudia izango da azpeitiarrarena. 17 lan aurkeztu dira guztira lehiaketara, eta epai mahaiaren arabera, "ez da lan erraza izan bat aukeratzea". Dena den, Garciaren lanak "Victoria ontzia ondo irudikatzen du", azaldu dute.