'Matxin' otargileari egindako bisita, sarituta

Uztarria.eus 2013ko mai. 6a, 12:53
Filmaren egileak sari-banaketa ekitaldian. (Alex Silva)

Zapatuan banatu zituzten Nontzefilmak lehiaketako sariak, eta Birijinianori bisita film laburrak Euskal Herriko Zinema Saria jaso du. Birjinianori bisita film laburrak Iñaki Agirrezabala Matxin (Matxinbenta, 1956) otargilearen istorioa kontatzen du, eta Mikel Herrera azpeitiarrak, eta haren ikaskide Maria Elorza eta Maider Fernandezek egin dute. 

Zapatuan banatu zituzten Nontzefilmak Zinema eta Animazioko Film Laburren lehiaketako sariak, Bilboko Zine Fantastikoaren Jaialdiaren (FANT), eta Birjinianori bisita film laburrak Euskal Herriko Zinema Saria jaso zuen. Hori dela-eta, garaikurra eta 1.000 euroko diru saria eskuratu dituzte egileek.

Birjinianori bisita filmak Iñaki Agirrezabala Matxin (Matxinbenta, 1956) otargilearen istorioa kontatzen du, eta Mikel Herrera azpeitiarrak, eta haren ikaskide Maria Elorza eta Maider Fernandezek egin dute. Nontzefilmak lehiaketarako hiru minutu inguruko film laburra egin dute, baina proiektu luzeagoa gauzatzea dute helburu.

Birjinianori bisita filmaz gain bederatzi sailkatu ziren finalera. Orotara, berriz, 104 film inskribatu dira aurtengo edizioan; 75 zinema atalean eta 29 animaziozkoan.