Bukatu da Informatika Astea

Uztarria.eus 2013ko api. 29a, 14:06

Urola Ikastola Azpeitia-Azkoitia BHIko informatika alorrak antolatuta, VIII. Informatika Astea izan zen joan den asteartetik ostegunera bitartean. Herrixen eta Bertan merkatari elkarteekin lankidetzan antolatu zituzten hitzaldiak eta jardunaldiak, eta batez ere, sare sozialak erabiltzeko ohiturarik ez duten merkatariak izan dira saioetan. Antolatzaileen arabera, "orokorrean gustura aritu dira bertaratutako merkatariak". Besteak beste, Twitter eta Facebook sare sozialen inguruko saio praktikoak egin dituzte, sare sozialek euren negozioan izan ditzaketen funtzioak ezagutzeko.