'No' filma izango da ikusgai datozen egunetan

Uztarria.eus 2013ko api. 26a, 12:24

Zapatutik asteartera bitartean bost emanaldi izango dira Soreasu antzokian.

Datozen egunetan No filma izango da ikusgai, Soreasu antzokian. Bihar, zapatua, 19:30ean eta 22:00etan eskainiko dute. Igandean, berriz, 19:30ean hasiko da emanaldia. Astelehenean, 21:30ean emango dute, eta 19:00etatik aurrera, asteartean. Guztira, bost emanaldi izango dira.

Zazpi urtetik gorako ikusleentzako zuzendutako filma da No.