Deloreanen kontzerturako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2013ko api. 25a, 13:12

Delorean taldea nongoa den esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta Idoia Argaratek eta Jon Peñagarikanok sarrera bana eskuratu dute.

Zapatuan, apirilak 17, Sanagustin kulturgunean izango den Delorean eta Urtzi Azkue & The Funk Junkers taldeen kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean. 23:00etan hasiko da emanaldia.

Delorean taldea nongoa den esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Zarautz da, eta irabazleak Idoia Argarate eta Jon Peñagarikano dira. 

Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste nahiz hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.