Anaia Garateren jaiotetxea bisitatu ahal izango da igandean

Uztarria.eus 2013ko api. 25a, 12:57

Bisita gidatua egiteko aurrez izena eman behar da, eta bihar, ostirala, 13:00etan bukatuko da inskribatzeko epea. 

Ezkutuko altxorrak ekimenaren baitan, Anai Garateren jaiotetxea, Errekarte baserria, bisitatu ahal izango da igandean, hilaren 28an. Bisita gidatua egiteko aurrez izena eman behar da, eta bihar, ostirala, 13:00etan bukatuko da inskribatzeko epea. Loiolako Turismo Bulegoan 943 15 18 78 telefonoan edo Iraurgi Lantzenen 943 85 11 00 telefonoan eman behar da izena, eta bi euro ordaindu beharko da. 

Bisitan parte hartu behar dutenek Loiolako Santutegiko sarrerara agertu beharko dute 12:00etan, eta bertatik hasiko da bisita gidatua.

Urola Erdiko, Debagoieneko eta Urola Garaiko garapen agentziek hiru eskualdeotako turismoa sustatzeko ekimen berria jarri dute abian. Ezkutuko altxorrak izena eman diote eta, hain zuzen ere, hiru eskualdeetako hainbat 'ezkutuko altxor' bistaratuz bisitariak erakartzeko helburuarekin ekin diote proiektuari. Ignaziotar lurraldea deritzon eskaintzaren barruan kokatu dute ekimena, Loiolako santutegiaren, Arantzazuko santutegiaren eta Antiguako ermitaren bueltan dauden beste hainbat gune eta eskaintza ere indartzeko asmoarekin.

Informazio gehiagorako egin klik hemen.