Harrera familien inguruko antzerkia eta dokumentala, gaur

Uztarria.eus 2013ko api. 24a, 12:18

ZuOndoan harrera familien inguruko informazioa zabaldu nahi duen proiektuak antolatu ditu ekimenak. Maddi eta Antton antzerkia, 17:30ean hasiko da Sanagustin kulturgunean, eta Gu ere harrera familia dokumentala izango da ikusgai 21:00etatik aurrera.

ZuOndoan harrera familien inguruko informazioa zabaldu nahi duen proiektuak bi ekimen antolatu ditu gaurko, Sanagustin kulturgunean. "Gero eta gehiago" omen dira familia baten babesa behar duten haurrak, baina oraindik "gizartearentzat ezezaguna" da baliabide hau. Bada, zuzenean azalduko dituzte harrera familien nondik norakoak, 17:30etik aurrera. Lehenengo, Iñigo Aranbarri eta Itziar Elias aktoreek egiten duten Maddi eta Antton haurrentzako antzerkia izango da eta, Gu ere harrera familia dokumentala emango dute, 21:00etatik aurrera.