Kalera atera dituzte liburuak

Uztarria.eus 2013ko api. 23a, 15:25

Gaur, asteartea, Liburuaren Nazioarteko Eguna dela-eta, liburuen postuak jarri dituzte Udalak eta Uztarria Komunikazio Taldeak, 10:00etatik 13:00etara, udaletxeko arkupetan. Udalak berak argitaratutako liburu guztiak bost euroan jarri ditu saltzen, eta Uztarria Komunikazio Taldeak 'Errezildarren ateraldiak' liburua jarri du salgai, bazkideentzat hiru eurotan eta sei eurotan gainontzekoentzat. Bertan izan dira Errezilgo ateraldien liburuaren egileak ere.