Liburuaren Nazioarteko Eguna ikastetxeetan

Uztarria.eus 2013ko api. 23a, 12:01

Gaur, asteartea, ikastetxeetan ere ospatuko dute Liburuaren Eguna. Udal liburutegira bisita, ipuin kontaketak eta erakusketak egingo dituzte.

Gaur Liburuaren Eguna dela-eta hainbat ekitaldi antolatu dute herrian. Ikastetxeetan ere ospatuko dute Liburuaren Eguna. Iraurgi Ikastetxeko ikasleek Udal Liburutegira bisita, ipuin kontaketa saioak edota eskulanen erakusketa egingo dituzte.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain ere landuko dute Liburuaren Eguna, eta Udal Liburutegira bisita egiteaz gain, antzerkia eta ipuin kontaketa saioez gozatzeko aukera izango dute gaztetxoek. 

Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, berriz, joan den astean Xabier Mendiguren idazlearekin Berriro igo nauzu eleberriaz solasaldia izan zuten Batxillergoko ikasleek, eta erakusketa bat ere jarri dute ikastolan bertan.