Ateraldiak, errezildarren artean

Uztarria.eus 2013ko api. 22a, 21:03

Eguerdian udaletxean aurkeztu ondoren, zapatu gauean Errezilen bertan bigarren 'pasea' egin zioten egileek Errezildarren ateraldiak liburuari. 60 lagun pasatxok, ume, nerabe, gazte eta heldu, erantzun zioten Atala Kultur Taldearen gonbiteari. Kafea eta pastak lagun, liburuan jasotako hainbat ateraldi eta pasadizo entzun zituzten Laxaro Azkuneren eta Imanol Lazkanoren ahotik Borondegin. "Ederra izan zen", diote antolatzaileek, "gozatu ederra hartu genuen errezildarren ateraldiak entzuten". Argazkiak, zapatu gaueko emanaldiaren une bat. (ZOKOMIAN)