Deloreanen kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2013ko api. 22a, 13:33

Apirilaren 27an, zapatua, Delorean eta Urtzi Azkue & The Funk Junkers taldeen kontzertuak izango dira, 23:00etatik aurrera Sanagustin kulturgunean. Zozketan parte hartzeko, Nongoa da Delorean taldea? galderari erantzun behar zaio apirilaren 25eko (osteguna) 11:00k baino lehen, uztarria@uztarria.com helbidera idatzita.

Delorean eta Urtzi Azkue & The Funk Junkers taldeek zapatuan, hilak 27, Sanagustin kulturgunean eskainiko duten kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. Kontzertua 23:00etan hasiko da.

Kontzerturako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Nongoa da Delorean taldea?

Erantzunak uztarria@uztarria.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Apirilaren 25ean, ostegunean, 11:00etan bukatuko da erantzunak bidaltzeko epea.

Ostegunean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.