'Birjinianori bisita' filma Nontzefilmak lehiaketako finalean

Uztarria.eus 2013ko api. 19a, 13:58

Mikel Herrera azpeitiarrak, eta haren ikaskide Maria Elorza eta Maider Fernandezek egin duten filmak, Iñaki Agirrezabala Matxin (Matxinbenta, 1956) otargilearen istorioa kontatzen du. 

Nontzefilmak Zinema eta Animazioko Film Laburren lehiaketako finalera sailkatu da Birjinianori bisita filma. Mikel Herrera azpeitiarrak, eta haren ikaskide Maria Elorza eta Maider Fernandezek egin duten filmak, Iñaki Agirrezabala Matxin (Matxinbenta, 1956) otargilearen istorioa kontatzen du. 

Nontzefilmak lehiaketarako hiru minutu inguruko film laburra egin dute, eta Birjinianori bisita filmaz gain bederatzi sailkatu dira finalera. Orotara, berriz, 104 film film inskribatu dira aurtengo edizioan; 75 zinema atalean eta 29 animaziozkoan.

Irabazleak, Bilboko Zine Fantastikoaren Jaialdian (FANT) jakinaraziko dituzte, maiatzaren 4an, eta lan onenen proiekzioa ere eskainiko dute.