Uztarriaren beste bi liburu sarean

Uztarria.eus 2013ko api. 15a, 21:25

Liburuxka biografikoen saileko Bernardo Aizpitarte Kabra-rena eta Enrike Zurutuza-rena Uztarria.com-en irakur daitezke jada. Horiekin, webguneko Liburuak atalean 29 argitalpen daude momentuz.

Uztarria.com-en Liburuak atalak beste bi ale ditu. Uztarria Komunikazio Taldearen liburuxka biografikoen saileko azken bi liburuak, Bernardo Aizpitarte Kabra-rena (Joxin Iturriotzek idatzia) eta Enrike Zurutuza-rena (Ihintza Agirretxek idatzia), webgune honetan irakur daitezke dagoeneko. Bi horiekin, momentuz 29 dira Uztarria.com-eko Liburuak atalean eskura dauden argitalpenak.

Uztarriak 2009an jarri zuen martxan liburuxka biografikoen proiektua; Aizpitarterena eta Zurutuzarena saileko zortzigarren eta bederatzigarren liburuak dira, hurrenez hurren. 2012an aurkeztu zituen bi liburuak Uztarriak, apirilean Aizpitarterena eta azaroan Zurutuzarena.