Asier Oiarzabal Hegoafrikako Ironmanean izan da

Uztarria.eus 2013ko api. 15a, 12:54
Ironmanaren hasiera. (www.ironmansouthafrica.com)

Atzo, igandea, egin zuen Hegoafrikako Ironmana, eta 1.542 parte hartzailetik 74.a izan zen azpeitiarra, proba 09:57:22 denboran eginda.

Joan den astean joan zen Asier Oiarzabal Disdira Hegoafrikara, atzo, igandea, bertako Ironmanean parte hartzeko. 3,8 kilometro igerian, 180,2 kilometro bizikletan eta 42,2 kilometro lasterka egin zituzten parte hartzaileek atzoko proban. 1.542 lagunek bukatu zuten, eta 74.a izan zen azpeitiarra, 09:57:22 denbora eginda.