Mireia Epelde txirrindularia elkarrizketa digitalean izango da, gaur

Uztarria.eus 2013ko api. 12a, 12:12
Datorren ostiralean izango da azpeitiar txirrindularia Uztarriaren egoitzan.

Azpeitiar txirrindularia elkarrizketa online-an izango da Uztarriaren egoitzan datorren ostiralean, apirilak 19, 16:00etan hasita. Bidali zure galderak hona.

Gaur, ostirala, Mireia Epelde txirrindularia Uztarriaren egoitzan izango da elkarrizketa digitalean, 16:00etatik aurrera.

Azpeitiar txirrindulariak joan den urrian urtebeterako kontratua sinatu zuen Michela Fanini italiar taldearekin. Dagoeneko hasi dute denboraldia, eta orain lana tarteko Azpeitia eta Bilbo artean badabil ere, ekainean Italiara joango da bizitzera. Besteak beste, denboraldiaz-eta hitz egingo du Epeldek elkarrizketa online-an, eta bidali ordurako zure galderak hona.