Elizkizun ugari Aste Santuan

Uztarria.eus 2013ko mar. 27a, 17:30

Parrokian, Loiolan, Esklabetan, Frantziskanetan, Sierbetan, Oñatzen... guztira hogeita bat hitzordu izango dituzte aukeran elizkoiek, gehienak ostegunean eta ostiralean.

Hona hemen Aste Santuko elizkizunen egutegia, herriko eliza ezberdinetan:

Martxoaren 28a, osteguna:

  • Azken afariaren elizkizuna: Frantziskanetan 16:30ean, Esklabetan 17:00etan, Loiolan 18:00etan, Parrokian 18:30ean eta Sierbetan 19:00etan.
  • Gaueko otoitza: Parrokian eta Loiolan, 22:00etan.

Martxoaren 29a, ostirala:

  • Gurutz bidea: Parrokian 08:00etan (kanposantura) eta 10:00etan; eta Loiolan eta Oñatzen 11:00etan.
  • Jaunaren nekaldi-heriotzaren ospakizuna: Frantziskanetan 16:00etan; Esklabetan, Loiolan eta Sierbetan 17:00etan; eta Parrokian 18:30ean.

Martxoaren 30a, zapatua:

  • Pazko gau-beila: Frantziskanetan 19:00etan, Sierbetan 20:00etan, Loiolan 21:30ean eta Parrokian 22:00etan.

Martxoaren 31, igandea:

  • Pazko igandeko meza: Parrokian, 12:30ean.