Eskerrik asko

Azpeitiko Korrika Batzordea 2013ko mar. 27a, 11:38

Azpeitiko Korrika Batzordeak eskerrak eman nahi dizkie amaitu berri den Korrikaren 18. edizioa Azpeitin hain arrakastatsua izaten lagun duten guztiei.

Hasteko, eskerrak 'Korrika Lagun' izanez ekarpen ekonomikoak egin dituzten taldeei, saltokiei eta Bertan-i.

Eskerrak baita ere Losintxa lehiaketa posible egin duzuen guztioi: buzoiak eduki dituzten tabernei, epaileei, ikastetxeei, Bertan-i eta losintxak idazten parte hartu duzuen guztioi. Eta zorionak lehiaketako irabazleari.

Mus txapelketa antolatzeaz arduratu den Kultur Mahaiari ere eskerrak eta baita txapelketan parte hartu zenuten guztioi ere. Eta zorionak txapelketa irabazi zenutenoi.

Ginkanan parte hartu zuen taldeari eskerrik asko parte hartzeagatik eta zorionak Baionako finala irabazteagatik.

Eskerrik asko Korrika Txikia posible egin duzuen ikastetxeoi, kotxeko megafonia utzi duen Iraurgi Saskibaloi Taldeari eta Korrika Txikian parte hartu zuten gaztetxo guztiei.

Eta, amaitzeko, milesker ibilbidean zehar testigua eramateko kilometroak erosi dituzuen guztioi eta eskerrak Korrikaren aurretik sanagustinpean antolatutako txotx-era gerturatu zineten guztioi, Euskotreneko autobusari eta Korrikan bertan hain gogotsu parte hartu zenuten guztioi.

Azpeitiko Korrika antolatzerakoan benetan pozgarria izan da jendearen aldetik jaso dugun borondate ona. Eskerrik asko eta segi euskara elkarri ematen!