Gaur izango da Corrugados Azpeitiako 60 langileren kaleratzeen gaineko epaiketa

Uztarria.eus 2013ko mar. 26a, 12:25

12:00etan hasiko da Donostiako Epaitegian. Bestalde, gaur dira biltzekoak Corrugadoseko Enpresa Batzordeko kideak eta Gallardo Taldeko ordezkariak, Gasteizen.

Gaur, asteartea, egingo da Donostiako Epaitegian Corrugados Azpeitia enpresako 60 bat langileren kaleratzeen gaineko banakako epaiketa. 12:00etan hasiko da.

Bestalde, Corrugados Azpeitiako Enpresa Batzordeko kideek eta Gallardo Taldeko ordezkariek bilera egingo dute gaur, asteartea, Gasteizen. Gallardok Corrugados itxi egingo duela jakinarazi osteko aurreneko bilera izango da.