Azpeitiarrek irabazi dute Korrikaren ginkana

Uztarria.eus 2013ko mar. 25a, 11:23
Ginkanan parte hartu zuten azpeitiarrak atzo, Baionan.

Atzo, igandea, jokatu zuten finala Baionan, eta Saloura bidaia irabazi dute.

Korrikaren 18. edizioaren baitan hainbat ekimen antolatu dituzte aurten ere, eta horietako bat da Lekukoaren bila ginkana. Atzo, igandea, jokatu zen finala Korrikaren bukaera festan, Baionan, eta azpeitiarrak nagusitu ziren. Mapa eta iparrorratzen inguruko proba bat egin behar izan zuten eta nagusitzeagatik Saloura bidaia irabazi zuten.

Ginkanaren gaineko informazio osoa Korrikaren webgunean dago. Azpeititik martxoaren 20an igaro zen Korrika.