Labetik aterata

Uztarria.eus 2013ko mar. 19a, 13:51

Zapatuan, hilak 23, aurkeztuko du Kasik taldeak bere bigarren lana. Nora? diskaren aurkezpen kontzertua Azkoitiko Matadeixen izango da, 22:30ean hasita.

Datorren zapatuan, hilak 23, aurkeztuko du Kasik taldeak jendaurrean bere bigarren lana, Nora?. Azkoitiko Matadeixen izango da kontzertua, 22:30ean hasita, eta sarrera hiru euro ordaindu beharko da. Aldiz, sarreraz gain diskoa nahi dutenek, bost euro ordaindu beharko dute.

Uztarriak aldizkariaren martxoko alean Kasik taldearen bigarren diskoaren grabazioko argazki-erreportajea argitaratu zuen, 'Klik' atalean. 

Taldea: Kasik.
DiskoaNora?
Webguneahttp://www.myspace.com/kasiktaldea

Hemen Nora? diskoaren grabazioko argazki batzuk: